Sailkapenari dagokionez, hirukote mistoen artean Ikerlan, Fagor Elecrtronica eta Fagor Ederlan igo dira podiumera hurrenez hurren. Emakumezkoen hirukoteetan, berriz, Ikerlan, Copreci eta Orbea; eta, gizonezkoetan, azkarrenak helmugaratzen, RPK, Athlon eta Fagor electronica izan dira. Hirukote gisa, bizkorrenak RPK-koak izan dira 00:24:51ko denboran iritsi baitira helmugara. Urkuluri bira eman ostean.
Parte-hartzearekin "pozik"
Parte-hartzearekin pozik agertu da Mundukideko Urri Urizar: "Bederatzigarren edizioa izan da gaurkoa, eta, eguraldia lagun izan dugu. Jende asko, kooperatiba ugari, eta, errekorra gaindituz urtez-urte. Aurten , gainera, RPK Gasteizko kooperatiba lehenengo aldiz etorri da parte hartzera, eta, gizonezkoen sailean bizkorrenak izan dira. Oinez, bestalde, 100 lagun inguru aritu dira, eta, Urkuluri bira ematen laguntzera ere etorri dira zenbait laguntzaile ere…".
Lasterketa solidarioan Harreman dendako postuan kafea hartzeko aukera izan da, txokolatea eta bizkotxoak eskaini dituzte eta UDA kirol elkarteko tabernariek Aretxabaletako paellagileekin batera edari eta pintxoak saltzen izan dira, eta, musika eta giro ederra jartzen aritu dira AZ Gaubelako Ibai Zangitu eta Jon Ander Alberdi. Urkuluri bira eman ostean, sari banaketa ekitaldia egin dute, eta, ondoren kooperatibetakoek eramandako materialen zozketa ere izan da parte-hartzaileentzat.
Kooperatiben inplikazioa
Josu Urrutia, Mundukideko zuzendariak adierazi duenez, "Munduan behar asko dauden pertsonak daude, eta, gu baino behar gehiago dituen jende asko dago. Hori ikusten du Mundukidek, Mozanbiken, Etiopian, Brasilen, Kolonbian, Ekuadorren…, eta hori ekartzn ahalegintzen gara urtero Urkulura".