Astelehenean, 17:30ean, Canciones para el recuerdo emanaldia izango da; ostean, Musika Eskolako biolin taldearen txanda izango da. Martitzenean, berriz, Fit gipsy dance ikuskizuna, 17:30ean, eta, ostean, Musika Eskolako haurren abesbatza. Eguaztenean, Eibarko jubilatuek dantza ikuskizuna egingo dute, 17:15ean, eta Musika Eskolako gitarra eta trikiti taldeak kontzertua emango du. Eguenean, 17:15ean, Jokin akordeoi-jolea izago da. Egubakoitzean, berriz, Eibarko ballet taldea arituko da, 17:30ean, eta Alai Berri, 18:15ean. Eta zapatuan, bazkaria izango da, 12:45ean, eta dantzaldia, Gauargirekin, 15:00etan.