Atzo, astelehenero bezala, egin zuen Bergarako Pentsiodunen Mugimenduak elkarretaratzea eta, une hori aprobetxatu zuten emakumeak egueneko Emakume Pentsiodunen VI. Asanbladara joateko animatzeko: "Iaz 100 bat emakume inguru izan ginen, eta ea aurten ere beste horrenbeste joaten garen".
Seigarren edizio honetan zaintza eta faxismoaren eraginak izango dituzte hizpide, eta horretarako hainbat adituren hitzaldiak izango dituzte. Goizeko 10:00etan hasiko da jardunaldia ongietorriarekin eta Maite Aristegik bertso pare bat abestuko ditu. Ostean, Silvia Carrizok, zaintzaren auziari buruzko hausnarketa partekatuko du, eta eztabaidarako tartea zabalduko du. Atsedenaldiaren ostean, Olatz Ovejerok emakumeen eta faxismoaren arteko harremanez jardungo du, eta parte-hartzaileek iritziak partekatzeko aukera izango dute.
Hona hemen egunerako antolatutako egitaraua:
- 10:00 Ongietorria eta Maite Aristegiren bertsoa.
- 10:15 Gaia: Zaintza. Malen Etxea elkarteko Silvia Carrizo. Zumaiako Udalaren prozesua.
- 11:15 Eztabaida.
- 11:45 Atsedena.
- 12:00 Olatz Ovejero: Maria Luisa Elio: Gerraren zauriak, erbestearen ahotsak.
- 12:30 Eztabaida.
- 12:50 Andrea Uñaren poesia eta La Koraren kantua.
- 13:00 Manifestuaren irakurketa eta argazki kolektiboa.