Telebista

ZAZPIAK BAT

Euskal Herrian, puntatik puntara ibilita, debagoiendarren istorio bitxi asko jasotzen dituen entretenimendu saioa.
Egilea: Goiena
3 atal ikusteko
Debagoienetik Lapurdira: Katalin Antxia, Susana Axpe eta Aritz Aranguren
2026/10/22

Zazpiak bat saioko kideek Katalin Antxia moda-diseintzaile aretxabaletarrarekin egin dute topo Saran; Senpereko herri eskolan irakasle lanetan diharduen Susana Axpe aramaioarrarekin Zuraiden; eta gaztandegi bateko kide den Aritz Aranguren elgetarrarekin Heletan. Kontu kontari jardun dute haiekin.

61 min
Debagoienetik Bizkaira: Igor Arenaza, Ainhoa Aranburuzabala eta Fernando Larrañaga
2026/10/15

Bizkaira bizi izatera joandako hiru debagoiendarren bizipenak jaso ditu Zazpiak bat saioaren bigarren atalak. Larrabetzun bizi den Igor Arenaza aretxabaletarrarekin, Otxandiora joandako Ainhoa Aranburuzabala oñatiarrarekin eta Elorrion bizitokia duen Fernando Larrañaga elgetarrarekin izan dira kontu kontari.

60 min
Debagoienetik Arabara: Santos Izagirre, Iñaki Jauregialtzo eta Nagore Etxebarriarteun
2026/10/08

Zazpiak bat saio berria estreinatu du Goiena telebistak eta eskualdetik kanpo bizi diren Debagoieneko lagunen askotariko bizipenak gertutik erakutsiko dituzte. Lehen saioan Arabara jo dute eta hiru lagunekin jardun dute kontu-kontari: Lantziegon topatu dute Santos Izagirre aretxabaletarra; Paganosen, Nagore Etxebarriarteun arrasatearra; eta Araian, Iñaki Jauregialtzo oñatiarra.

56 min
8 atal ikusteko
Aritz Aranguren: "Seme-alabek Elgetako euskara egiten dute Mugerren"
2026/10/27

Mugerren (Lapurdi) bizi da Aritz Aranguren elgetarra 2010. urtetik. 2008an Paris ingurura joan zen lanera, CIE Automotive enpresarekin. Emaztea ezagutu eta Ipar Euskal Herrian hartu zuten bizilekua. Baiona ondoan dago Mugerre eta Behe Nafarroako Heleta herriko Agur gaztandegian egiten du lan Arangurenek, informatika eta finantza lanetan. Gaztandegiko ateak zabaldu dizkio Zazpiak Bat saioko lantaldeari. Urteko sasoi honetan 500.000 bat gazta dituzte biltegian ontzen.

34 min
Katalin Antxia Abasolo: "Landa-eremua da Sara eta sorkuntzarako asko laguntzen dit bertako dinamikak"
2026/10/27

Martxoan zortzi urte beteko ditu Saran Katalin Antxia Abasolo aretxabaletarrak. "Ederra" dela herria dio baina landa-eremua izanik "beste dinamika batzuk" ere badituela: "Bizimoduak ez du adornurik hemen, eta beste herri batzuetan baino isilagoa eta bakartiagoa da. Ikasi egiten da landa-eremuan bizitzen".

36 min
Ainhoa Aranburuzabala: "Paraje eta herri polita da Otxandixo"
2026/10/21

Urte eta erdi daramatza Otxandixon bizitzen Ainhoa Aranburuzabalak –aurretik beste 24 egin ditu Ubiden–. Lavandula izeneko kosmetika naturala egiten du 2019tik eta egun bertan dute laborategia.

27 min
Igor Arenaza: "Larrabetzun 'giputx' deitzen didate eta Aretxabaletan 'txinbo'; eta ni, bietan sentitzen naiz gustura"
2026/10/21

Orain dela bost urte joan zen Igor Arenaza aretxabaletarra Larrabetzura bizitzera, eta, pozik dago "oso ondo hartu" zutelako han. Herri batean zein bestean natural eta gustura sentitzen dala dio. Zazpiak bat saioko kideei erakutsi die herria, "euskalduna eta gaztea", eta Athleticen Genuine taldearekin egiten duen lana ere izan dute hizpide.

42 min
Fernando Larrañaga: "Elorrio herri lasaia eta polita da; plazan bertan lau jauregi ikus daitezke"
2026/10/20

Elorrion (Bizkaia) bizi da Fernando Larrañaga elgetarra eta bertan elkartu dira berarekin Zazpiak bat saioko kideak. Sei kilometro besterik ez daude Elorrio eta Elgeta artean baina sasoi batean nahikoa komeria izaten ziren batetik bestera mugitzeko. Neguan eta elur sasoian, zer esanik ez!

36 min
Nagore Etxebarriarteun: "Garcia de Olano bizimodua da guretzat, ilusioa, hemen pasatzen baitigu gure ordu guztiak"
2026/10/19

Paganosen (Guardia, Arabar Errioxa) dagoen Garcia de Olano upategian egin dute topo Zazpiak bat saioko kideek Nagore Etxebarriarteun arrasatearrarekin; txikitatik du Guardia herriarekin harremana, baina orain dela hogei urte joan zen hara bizitzera.

23 min
Iñaki Jauregialtzo: "Patxadaz eta lasai bizi naiz Araian, mendi inguruan"
2026/10/16

Iñaki Jauregialtzok 47 urte daroa Araian; hango Andoni Umandi ikastolara joan zen lanera. Hezkuntzan egindako ibilbidearen eta zeramikaren bueltako zaletasunaren gaineko kontuak eman ditu ezagutzera.

25 min
Santos Izagirre: "Bi semeak gu baino lehen etorri ziren Lantziegora, eta hemen dugu gure familia osoa"
2026/10/15

Santos Izagirre aretxabaletarra Lantziegon bizi da azken urteetan. Olioa ekoizten dute han eta etxekoek duten olio-dolareaz gainera, XVIII. mendeko altxor bat erakutsiko du. Zazpiak bat saioak Arabara egindako bidaian jaso ditu haren eta Mikel semearen esanak eta bizipenak.

27 min