Gipuzkoan barrena ibili da Zazpiak bat saioko lantaldea eta hiru debagoiendarrekin egin dute topo. Mari Jose Iñarra bergararrarekin Donostian elkartu dira; ginekologoa da, giza ugalketan espezializatua, eta lanlekura eraman ditu. Gari Kortazar eskoriatzarraren bila Hondarribira jo dute; Udaleko Kultura Saileko brigadan egiten du lan han. Eta Iñaki Rementeria bergararra Deban bizi da; urteetan, afizioz, batutako fosil bilduma ederra erakutsi die.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.