ZAZPIAK BAT

Aritz Aranguren: "Seme-alabek Elgetako euskara egiten dute Mugerren"

Aitziber Aranburuzabala

Mugerren (Lapurdi) bizi da Aritz Aranguren elgetarra 2010. urtetik. 2008an Paris ingurura joan zen lanera, CIE Automotive enpresarekin. Emaztea ezagutu eta Ipar Euskal Herrian hartu zuten bizilekua. Baiona ondoan dago Mugerre eta Behe Nafarroako Heleta herriko Agur gaztandegian egiten du lan Arangurenek, logistika eta informatikari lanetan. Gaztandegiko ateak zabaldu dizkio Zazpiak Bat saioko lantaldeari. Urteko sasoi honetan 500.000 bat gazta dituzte biltegian ontzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak