Bergarako Jai Batzordearen antolaketa erabakitzeko bilera egingo dute astelehenean

Idoia Aranbarri Arzuaga

Bitorianatxoren jaitsiera Oxirondo plazan, aurtengo Pentekosteetan. (Argazkia: GOIENA).

Jai Batzordearen funtzionamenduari buruzko erabakiak hartzeko bilera egingo dute azaroaren 16an, 18:30ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Herritarrei eta herriko taldeei zuzendutakoa da. Jaien izaera parte-hartzaileari eutsi nahi diote, eta, horretarako, askotariko ikuspegiak jaso nahi dituzte antolaketa berria zehazteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak