Rock doinuen erritmora egin ditu spininig saio solidarioa Agorrosinen, MovemberGara ekimenaren barruan, Azkaiter Peloxen musika zuzenean entzunaz.
29an moztuko dituzte biboteak
Urriaren 31n hasi ziren ekintzak; hain zuzen ere, Antxintxika krosean hartu zuten parte hainbat kidek, eta egun hartan postua jarri zuten. Azaroaren 4an, berriz, hitzaldia egin zuen Bittor Rodriguez nutrizionistak: "Minbizia izateko probabilitatea jaisteko frutak eta bazkariak jateak duen garrantziaz hitz egin zuen. Umorezko saioa izan zen, eta bete egin zen Irizar jauregiko aretoa.
Domekan, Katxalinekoekin batera Donostiara joango dira; hilaren 20an, bingoan jokatuko dute San Joxepen; eta 28an Abrain Errekara joango dira; hilaren 29an, bibote mozketa eta enkantea izango da.