Mariaren Lagundia Ikastolako taldeetako batek eskuratu du txapela lehenengoz egin duten Drone Soccer Euskadi Txapelketan. Ballonti BHI (Portugalete) bigarren postuan sailkatu da eta hirugarren postua Mariaren Lagundiako beste talde batentzat izan da. Horrela, Bergarako ikastetxeak bi talde kokatu ditu podiumean.
Sari-banaketa ekitaldian, antolatzaileek mezu bat helarazi nahi izan diete parte-hartzaile guztiei: "Teknologia esploratzen jarraitu, lehiaketan erakutsitako jakin-minari eutsi eta zientzian eta ingeniaritzan etorkizuneko aukera bat ikusi. Izan ere, Garaian lehiatu diren gazteak izan daitezke bihar azpiegiturak ikuskatuko dituzten, ingurumena zainduko duten edo bizitzak salbatzen lagunduko duten droneak diseinatu, programatu edo gidatuko dituztenak".