urt 25 Aretxabaleta
‘Zientzilari eta ikertzaile izan nahi dut!’, izango da hamabigarren edizioko gaia eta gazteengan zaletasun zientifiko zein teknikoak sustatu nahi dituzte. 3.000 euro banatuko dira saritan eta iragarkiak maiatzaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Mondragon Unibertsitateko bost ikaslek, tartean Peru Atxa, Luken Ugarteburu eta Oier Abarrategi arrasatearrak eta Gontzal Belategi oñatiarrak, 'Labur esanda' kazetaritza proiektua jarri dute martxan. Albisteak eskaintzen dituzte plataforma berrietan, bideo oso laburretan eta euskara hutsean. Orain dela astebete argitaratu zuten lehen bideoa eta harrera, espero zutena baino hobea izan da. Proiektua gertutik ezagutzeko egitasmoaren arduradunekin egon da Goiena telebista.