Mugikorrarekin argazkiak ateratzen ikasteko saioak KZgunean

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko ots. 28a, 18:18

Elgetako liburutegian KZgunearekin elkarlanean antolatuta, bina orduko lau saio izango dira martxoaren 4tik 7ra, 18:00etatik 20:00etara. Bihar da izena emateko azken eguna.

Argazkiak ateratzen eta tratatzen ikasteko tailerra proposatu dute, elkarlanean, Elgetako liburutegiak eta KZguneak. Kameraren oinarrizko printzipioak eta teknizismoak, kamerari etekina ateratzeko trikimailuak eta aholkuak, Snapseed aplikazioarekin argazki-moldaketak egiteko aholkuak, eta efektuak aplikatzeko gakoak eskainiko ditu KZguneko dinamizatzaileak. Saioak kultura etxeko erabilera anitzeko gelan izango dira martxoaren 4tik 7ra, 18:00etatik 20:00etara. 

Interesatuek bihar, otsailak 29, dute izena emateko azken eguna. Hainbat bide daude apuntatzeko: elgetakoliburutegia@elgeta.eus / 943 78 80 12 / 688 72 96 03 (Whatsapp zein Telegram)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak