Gaur Trump izendatuko dute; gaur egun ona da Mastodon hautatu eta kontua irekitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Iban Arantzabal 2025ko urt. 20a, 19:00

Maila pertsonalean errazagoa izan daiteke, izan ere X eta bestelako "sare sozial" batzuen kiratsa aguanta-ezina da. "Toxikoak diren sareei utikan!" esatea egiteko modu bat da, eta bakoitzak jakingo du noiz eta nola. Hala ere, eta egiteko garrantzitsuagotzat dut fedibertsoa hautatzea. 

Badut ustea (eta gertatzen ari da), han ikusiko, irakurriko, eztabaidatuko eta informatuko garela modu sanoagoan. Bai, behintzat, algoritmo kaka-eragileetatik kanpo! Behar da fedibertsoan modu ezberdinetan pentsatzen duen jendea, bakoitzak beretik emango duena eta fedibertso gero eta handiago eta koloretsuagoa osatuko duena. Aurretik ibili dira eta antolatu dira ekonomia sozialeko entitateak pausoa ematerakoan; norbanakoek jarraitu diote bideari; hedabideak badabiltza pausoak ematen (Tokikomeko hedabideek egin dituzte etxeko lanak, esaterako) eta beste hainbatek egingo dituztela ez dut zalantzarik. Denbora behar da, ikasi behar dugu, jauzia eginda ere ikasten jarraitu beharko dugu… baina eraikiko duguna dagoena baino gozagarriagoa izango da.

Adostasun handia dago diskurtsoan, adostasun handia dago norberak kudeatzen dituen sareak behar ditugula eta deszentralizatua izan behar dela derrigor. Orain, horren alde esan baino horren alde egiteko momentua da. [Jarraitu irakurtzen Etxebarri blogean]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak