Elgetako Udala landa-eremuetan zuntz optikoa instalatzen ari da baserrietan Interneteko konexioaren abiadura eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin. "Badakigu oraindik hainbat baserri eta eremu daudela instalaziorik gabe. Horregatik, oraindik zuntz optikorik ez duten herritar guztiei dei egiten diegu udaletxera etortzeko eta instalazioa eskatzeko", azaldu du Ibon Unzetabarrenetxea alkateak. "Garrantzitsua da inor kanpoan ez geratzea. Herritarrak informatzera eta eskaera lehenbailehen egitera animatzen ditugu".
Informazio gehiago eskuratzeko udaletxera jo behar da.