Begizta Internet bidezko telebista plataforma aurkeztu dute Onaro eta Izarkom telekomunikazio operadoreek. Durangoko Azokan eman dituzte xehetasun guztiak, hain zuzen, Onaroko arduradun Xabier Igartuak eta Izarkom Euskal Herriko Telekomunikazio Kooperatibako zuzendari Iker Garaialdek.
Azaldu dutenez, helburua da Euskal Herrian eta euskaraz emititzen duten telebista kanal guztien bilgunea izatea eta bertan ikusi ahal izango dira, besteak beste, ETB, HamaikaTB, Goiena, Kanaldude edota Xaloa.
Izarkomeko kide Iker Garaialdek dio euskarazko tokiko telebistak euskal herritar guztiengana heltzeko zubia izango dela Begizta eta, aldi berean, herritar guztiei Euskal Herrian sortzen den eduki guztietarako sarbidea eskainiko diela.
Urtarrilaren 2tik aurrera
Begizta web bidezko nabigatzaile bidez edo telebista adimendunetan ikusteko moduan izango da urtarrilaren 2tik aurrera eta zerbitzua, hasiera batean, Izarkom eta Onaro telekomunikazio operadoreek eskainiko dute.
Ezaugarri nagusien artean, gailu ezberdinen bitartez ikusi ahal izateko modua, erreprodukzio kontrola edota bost profil sortzeko aukera azpimarratu dituzte.