'Mundu digitalean seme-alaben bidelagun' tailerra, gurasoentzako

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko ira. 16a, 11:16

Udal Prebentzio Zerbitzuak, AGIPAD elkartearekin elkarlanean, gurasoentzako tailerra antolatu du, DBH-1eko eta DBH-2ko nerabeen gurasoei zuzenduta dago. Parte hartzeko, izena eman beharko da, udal webgunean edo 943 25 20 00 telefono zenbakira deituta.

Mundu digitalean seme-alaben bidelagun izenburupean egingo duten tailerrean honako eduki hauek landuko dituzte:

  • Gurasotasun positiboa mundu digitalean.
  • IKTek familia testuinguruan duten eragina.
  • Familian teknologiei lotutako egoerak ahalik eta ondoen kudeatzeko jarraibideak.
  • Guraso-gaitasunak mundu digitalean.

Tailerra euskaraz eta gazteleraz egingo dute. Euskarazko saioak urriaren 9an, 16an, 23an eta 30ean izango dira eta gaztelerazkoak, azaroaren 5ean , 12an, 19an eta 26an. Saio guztiak 18:00etatik 20:00etara izango dira, Kulturaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak