Nerabeek mugikorra izate bidean laguntzeko helduentzako gida kaleratu du Izarkomek, Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboak. Mugikorra noiz eman erabakitzerako orduan kontuan hartzea komeni direnak, erabileraren azterketa, arriskuen gaineko hausnarketa... askotariko erpinetatik jorratzen du gidak gaia. Izarkomeko Komunikazio arduradun Yaiza Arrizabalagak eman ditu xehetasunak Goiena telebistako platoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.