'Aretxabaletaklik' aplikazioa eta webgunea aurkeztuko dituzte gaur

Mirari Altube Arrese 2025ko eka. 19a, 10:07

Herriko ekintza guztien berri jasoko duten bi euskarri berri izango dira laster: Aretxabaletaklik aplikazioa eta webgunea. Eragileen komunikazio beharrak asetzera datoz biak ala biak, eta gaur emango dute horien berri, 19:00etan, Karmele Igartua aretoan. Herritarrak bertara gonbidatu dituzte bertatik bertara ezagut ditzaten.

Aretxabaletan gertatzen denaren gaineko informazio guztia eskura izatea da helburua, eta horrenbestez, albisteak eta eragileek antolatutako ekintzak jasoko dituzte app-ean. Horrez gain, herriko eragileak euren artean komunikatzeko kanal bat ere izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak