Murugaineko antenak okertuta jarraitzen du eta eta konponbide onik ez du. Horregatik, instalakuntza aldatu egingo da Itelazpik tontor horretan bertan duen azpiegiturara. Horretarako aste batzuk beharko dituzte eta bien bitartean telebista ikusi ahal izateko sistema egokitu da. Estaldura Debagoieneko herri guztietara txukun iristen saiatuko dira egunotan.
Kable bidez eta streaming-ez ikusteko, ostera, ez dago inolako arazorik.