Eusko Jaurlaritzak eta Europako Funtsak diruz lagundutako ikastaroa da, ikastaroen bitartez egunerokotasunean erabilgarriak diren ezagutzak eskaintzen ari dira, hala nola, administrazio publikoarekin Internet bidez tramiteak egiteko ziurtagiri digitalen erabilera, Internet bidez erosketa seguruak egiteko aholkuak eta gailu elektronikoak ahalik eta gehien aprobetxatzeko gomendioak. Adimen Artifizialaren gaineko argibide batzuk ere jaso dituzte; Chat GPT-aren erabilera, esaterako.
Ikastaroak parte-hartzaileen beharretara egokitu dituzte, "edukiak pertsonalizatzeko" helburuarekin. "Ikastaro hauek, beraz, aukera bikaina dira gaitasun digitalak hobetu nahi dituzten guztientzat, erabilera pertsonalerako zein profesionalerako", adierazi dute eskolatik.
Izen-ematea zabalik
Ikastaroek zortzi orduko iraupena dute, hiru saiotan banatuta, eta goizetan edo arratsaldetan egingo dira hurrengo saioak, Aretxabaleta Lanbide Eskolan bertan. Parte hartzea doakoa da, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren eta Next GenerationEU Funtsaren bidez jasotako diru-laguntzari esker.
Izena emateko interesa dutenek zuzenean deitu dezakete honako telefono zenbakietara: 943 32 28 08 edo 688 74 52 38. Eta honako lotura bidez ere eman daiteke izena.