Teknologia berriei buruzko bi saio, gurasoei zuzenduta

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko mai. 14a, 15:34

Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak teknologia berriei buruzko bi hitzaldi antolatu ditu, gurasoentzako, horien erabilera arduratsua sustatzeko helburuarekin. Bata maiatzaren 27an izango da, euskaraz, eta bestea maiatzaren 28an, gazteleraz.

Orain prebentzio elkarteko Mikel Cerezo gizarte hezitzailearen eskutik, teknologia berriak izango dituzte hizpide maiatzaren 27an eta 28an, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, 18:00etan. "Ba al dakizu zure seme-alabak nola erabiltzen dituen sare sozialak eta Internet? Erabilera arduratsuaz, arriskuen prebentzioaz eta jarduteko jarraibideez hitz egingo dugu", azaldu du.

Honako eduki hauek landuko dituzte bi saio horietan: "Gure seme-alabak sarean zertan ari diren eta zein arrisku topa ditzaketen, aisialdia seme-alabekin partekatzearen onurak eta erabilera arduratsuan trebatu eta egoera larriei aurre egiteko baliabideak".

Parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez, eta bi bide daude horretarako: 943 25 20 00 telefono zenbakia (BAZ) edo izenemateak.arrasate.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak