ADI Data Center Euskadik bere bigarren zentroaren eraikun- tza-lanak hasi ditu: Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan eraikiko dute datuen tratamen- durako zentroa. ADI Data Center Euskadi EAEko enpresen eraldaketa digitala bultzatzeko jaiotako erakundea da, eta, zentro berriaren eraikuntza-lanak hastearekin batera, baieztatu du Kutxabank, Iberdrola, Mondragon eta Bizkaiko zein Gipuz- koako foru aldundiak ere enpresaren akziodunak izango direla aurrerantzean.
Horiekin batera, Eusko Jaurlaritza, Teknei, Dominion, Euskaltel, Seed Capital Bizkaia eta Seed Gipuzkoa dira enpresaren akziodunak gaur egun. Guztiek adierazi dute Data Center erako zentroen sare bat sortzeko interesa, "garapen teknologikoa bultzatu eta aurrerapen zein berrikuntza ekosistema bat" sortzeko bidean.
ADI, edo Atlantic Dana Infraestructure, EAEn egoitza duen proiektu teknologiko industrial berri bat da, informazio zerbitzuetarako azpiegituren segurtasunean, erabilgarritasunean, konektibitatean eta jasangarritasunean oinarritzen dena, eta lankidetza publiko-pribatuko eredu bat jarraitzen duena.
Enpresaren helburua, zehazki, trantsizio teknologiko digitala modu jasangarri eta hurbilekoan egitea azpiegiturak sortzea da. Akziodunek azpimarratu dute herrialde batentzako datuen kudeaketak eta haren subirano- tasunak daukan garrantzia. Besteak beste, halako azpiegi- turak sortzeak euskal enpresa eta erakundeei ahalbidetuko die estrategia hobeagoak garatzea teknologia berriak baliatzeko orduan; adimen artifiziala zein hodei digitala, besteak beste.
Erakundeak, era berean, tran- tsizio hori modu egokian eta seguruan egitea ahalbideratuko du. Etorkizunean, datuen tra- taerarako zentroen sare bat sortzea du helburu.
Arrasateko eraikinak ADI Data Centerren bigarren fasea osatu- ko du. Lehenengo fasea osatu zuen azpiegitura Euskadiko Parke Teknologikoko Abantoko campusean dago, eta 2 MW-ko gaitasuna dauka. Martxan jarriko dute 2025eko lehenengo hiruhilekoan.
Sektore publikoko eta priba- tuko bezeroak izatea aurrei- kusten da. Besteak beste, ADIk bere azpiegitura eta zerbitzuak eskainiko dizkie enpresa txikiei eta tamaina ertaineko enpresei, beren negozioa kudeatzeko beharrezko azpiegitura, aplikazio eta sistemak behar dituz- tenei, baita sektoreko hodeiko soluzioei ere.