Asteburu honetan ere hainbat ekintza ospatuko ditugu. Eskubaloia errepikatuko dugu LH 3-6. mailetan. LH 3-4. mailakoek topaketa izango dute eta LH 5-6. mailako ikasleek txapelketa. Larunbat honetan, ikasturteko JOLASHEZI-ko 2. topaketa ospatuko dugu Eskoriatzako frontoian. Hemen daukazue ekintzen kartelak: ESKUBALOI TOPAKETA, LH 5-6 ESKUBALOI TXAPELKETA, JOLASHEZI TOPAKETA.
Ikasturte honetan ere EKKO programarekin aurrera jarraitzen dugu, LH 5 eta 6. mailako ikasleen gizarte trebetasunak sendotzeko asmoz.Lehen hiru hileko honetan, AUTOESTIMA eta KOMUNIKAZIOA lantzen aritu gara zuen seme-alabekin gelatan eta orain, gai hauek gurasookin batera lantzeko helburuarekin, familientzako saioak antolatzera goaz. Atxikita bidaltzen dizuegu programaren kokapen orokorra eta baita ere, familia saioetan parte hartzeko gonbidapena. Azken agiri honetan familia saioen egun, ordutegi zein hizkuntza aukerak ikus ditzakezue. Izen ematea
https://izenemateak.arrasate.eus/eu/ esteka honetan sakatuz egiten da eta epea azaroaren 18an itxiko da.
Pozik gaude ikasturtea hain gogotsu hasi dugulako, eta datozen hilabeteetan ere elkarrekin kirolaz, jolasez eta esperientzia berriez gozatzen jarraitzea espero dugu!