Dorletako Ama Txirrindulari taldean izena emateko epea irailaren 1etik 15era egongo da zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Dorletako Ama Txirrindularitza Taldea 2026ko uztailaren 14a

2026-2027 denboraldiari begira helburua argia da, bailarako neska-mutikoek bizikleta hartu eta lagun giroan kirola egiteaz gain, disfrutatzea eta ondo pasatzea.

Hiru kategoria izango ditugu, benjaminak (2017/2018), alebinak (2015/2016) eta infantilak (2013/2014).  Entrenamenduak urriaren 7an hasiko dira eta asteazkenetan eta ostiraletan izango dira, 18:00etatik 19:00etara.

Izena emateko edota dauden zalantzak argitzeko, dorletatxe@hotmail.com helbidera mezu bat bidali behar da. Bertatik emango da izen-ematea gauzatzeko informazio guztia.

Ez izan zalantzarik, animatu eta etorri txirrindularitzaz gozatzera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak