Infinitudrama konpainiaren euskarazko antzezlana da, laguntasuna, elkarri egindako promesak eta etsipenak ardatz dituen lana, lau lagunek kontatuta –Intza Alkain, Maite Aizpurua, Maiana Etxeberri eta Ane Garcia–. Publikoari laguntasunaren inguruko hausnarketa eragiteko asmoz igoko dira oholtzara, umorea, emozioa eta konplizitatea uztartuz. Sarrera: 6 euro (aldez aurretik kiroldegian eta azaroaren 2tik aurrera Bibe-n)
Osintxun, Azaroa gaztainatan ekimenaren baitan.
Txalo konpainiaren antzezlana, Andoni Agirregomezkorta eta Oihane Martitorenarekin. Sarrrerak: ohikoa, 15 euro; ikasle eta langabetuek 8 euroan. Liburutegian edota antzuola.eus webgunean eskuragai.
Musu bete urte ikuskizun berriarekin izango dira Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore Eskoriatzan. Sarrerak salgai: Kiroldegian: 6 eurotan www.bibe.me azaroaren 13tik aurrera (+%10). Adin guztietakoek beharko dute sarrera emanaldira sartzeko.
Lasala konpainiaren lana. Alaik sei urte ditu eta bere amona eta txakurrarekin bizi da. Alairen familia ez da bere lagunena bezalakoa eta horrek desberdin sentiarazten du. Sarrerak, bost euro.
Eidabe taldearen Zaintza dantza familientzako ikuskizuna. Azaroaren 25aren bueltan antolatutako ekintza. Sarrera: lau euro.
Ikusi Makusi antzerki taldeak eskainiko du gaur 'Ospitaleko gorabeherak' antzezlana. Pake Lekuko bazkideendako izango da bakarrik. Doan.
Tanttaka Teatroa konpainiak Desobedienteak 18/98 antzezlana taularatuko du, Kepa Errasti protagonisten artean dela. Sarrera: 6 euro.
Lolak kolektiboaren Zanbuila antzerkia. Sarrera: zortzi euro.
Naita Produkzioak konpainiak Ama, amama, mamuak antzezlana egingo du neska-mutikoentzat. Amona hil denetik Martini ametsetan agertu zaizkion mamuak, amaren ulertzeko zailtasuna eta Gau Beltzaren etorrerarekin barruko mamuak handitu izana batuko dira istorioan. Sarrera: 4 euro.
Tartean Teatroa konpainiak, 'Kandida' ikuskizuna eskainiko du gaur Oñatin, Euskararen Egunarekin.
Go!azen telesailaren 14. denboraldiko ikuskizuna, gaztelekuko udazkeneko eskaintzeren barruan. Gurasoak ere sartu ahal izango dira. Sarrerak: aurrez 15 euro, 18 euro takilan.