Udalak Errigora egitasmoarekin bat egingo du

Imanol Beloki Unamuno

Sustraitik espaziora Errigorako dokumentalaren uneetako bat.

Eskoriatzako Udalak Nafarroako Errigora egitasmoarekin kolaboratuko du, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sustatzeko helburuarekin. Otarreak Eskoriatzan bertan jaso ahal izango dira, Udalaren lokal batean, eta banaketa-arduraduna eskatzaile guztiekin harremanetan jarriko da ordua eta eguna zehazteko.

Errigora egitasmoak Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sustatzea du helburu. Horretarako, Nafarroako produktuz osatutako saskiak eskaintzen ditu, eta horien balioaren %25 bertako euskalgintzara bideratzen du, auzolanari esker.

Sustraitik espaziora kanpainaren barruan, urriaren 22tik azaroaren 12ra bitartean eskatu ahal izango dira saskiak. Eskaera egin nahi duten herritarrek www.errigora.eus webgunearen bidez egin beharko dute. Otarreak Eskoriatzan bertan jaso ahal izango dira, Udalaren lokal batean, eta banaketa-arduraduna eskatzaile guztiekin harremanetan jarriko da ordua eta eguna zehazteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak