Hurbiltasuna ala kalitatea

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Fernandez de Jauregi

Artikulu honen edukia agerikoa da, landa-eremuetako zein hirietako herriguneen gainbehera agerikoa den bezalaxe.

Beharbada, nostalgia izango da. Garai batean, igande batean Eskoriatzan paseoan ibiltzea nahikoa zen erakusleiho ezberdinez gozatzeko eta tarte batez entretenitzeko: erloju-denda bat, zapata-dendak, mertzeria bat –zorionez, oraindik badugu–, arrandegiak, drogeriak, gozotegiak, janari-dendak... Aurrez aurreko salerosketak ez du preziorik; eta, nahi ez badugu, ez du plastikorik ere. Baina ahalegina hainbat frontetatik egin beharra dago: zerga-neurriak, proiektu edo establezimendu berriak irekitzeko laguntzak eta, horren ondorioz, prezio eskuragarriagoak, tokiko ekonomia eta ekonomia zirkularra sustatzeko. Eta zer esan ostalaritzaz... Ezagutzen dudanaren arabera, esan dezaket batek bestea elikatzen duela, eta alderantziz. 

Nire amak esan ohi zuen: "Eskoriatzak gero eta gutxiago dauka saltzeko". Eta arrazoi zuen. Eskoriatza ez da hiltzen ari; Eskoriatza denon artean hiltzen ari gara. Baina beti geratuko zaigu Amazon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak