Batetik, LH 3-4. mailako ikasleak esku pilotarekin hasi dira eta herri kirolak ere landuko dituzte eta bestetik, LH 5-6. mailako ikasleak boleibolean eta esku pilotan trebatzen hasi dira. Izan ere, abenduaren 12an herri kirol eta esku pilotako topaketak izango ditugu LH 3-4 eta LH 5-6. mailako ikasleekin hurrenez hurren.
Larunbat honetan ez da ekintzarik izango eta azaroaren 28an Gasteizko BAKH izotz pistara joango gara patinatzera. Izen ematea azaroaren 11an zabaldu zen eta azaroaren 22rarte egongo da zabalik. Ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileek bidali dute informazioa, beraz, animatu eta eman izena!
Pozik gaude ikasturtea hain gogotsu hasi dugulako, eta datozen hilabeteetan ere elkarrekin kirolaz, jolasez eta esperientzia berriez gozatzen jarraitzea espero dugu!
Animatu eta parte hartu!