Debagoiendar ugari joan dira eguerdian Eibarko manifestaziora etxebizitza eskubidea bermatzea eskatzeko

Idoia Aranbarri Arzuaga

Goizean bailarako herrietan aldarrikapenak egin ostean, auto-topaketak egin eta Eibarko bidea hartu dute ehundaka debagoiendarrek han izan baita Deba bailarako manifestazio orokorra. 11:30ean elkartu dira Eibarko Urkizu plazan, eta handik Untzaga plazara abiatu da Debagoieneko zutabea eta han elkartu da Debabarreneko blokearekin. Manifestazio jendetsua izan da; Debagoieneko Kontseilu Sozialistak emandako datuen arabera, 8.000 lagun elkartu dira.

Gaur arratsaldean Debagoieneko herrietan egingo dituzte elkarretaratzeak: Arrasaten, 18:00etan, Maiatzaren Bata plazatik abiatuta; Bergaran, 18:00etan, Irala kaletik abiatuta; 18:00etan, Oñatin, herriko plazatik abiatuta; 18:30ean, Aretxabaletan, herriko plazatik abiatuta; 18:00etan, Eskoriatzan, herriko plazatik abiatuta, eta 18:30ean, Elgetan, elkarretaratzea, plazan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak