ZAKU BETE KONTU

Ipuinekin jolasten eta asko gozatzen

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko apirilaren 23a

Ipuinen astea ekimenaren baitan, gaur, martitzena, Liburuaren Nazioarteko Eguna, ipuin kontaketa kolektiboa egin dute arratsaldean, Arrasateko Herri Eskolako Erguin-gunean. "28 ipuin aukeratu ditugu eta ia beste horrenbeste kontalari edo irakule gonbidatu: irakasleak, ikasleak, ikasleen senitartekoak eta beste hainbat kolaboratzaile. Hizkuntza ezberdinetan kontatu dituzte, irakurle bakoitzak hala aukeratuta, bada, euskaraz, hasanieraz, gazteleraz, ingelesez, alemanieraz, turkoz eta galegeraz entzun ditugu", azaldu dute ekimenaren antolatzaile Edurne Alonsok eta Birjinia Telleriak goizean Arrasate Irratiko Zaku bete kontu saioan.

Ipuin kontaketaz gainera, bestelako ekitaldiak ere ari dira asteon egiten, horien artean, DUTI –Dena utzi eta irakurri– ekimen bitxia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak