Eguenean hasi eta domeka bitartean blues, soul, jazz eta bestelako musika estiloren arteko nahasketek osatu dute Arrasateko soinu banda. Ibai-arte merkatari elkarteak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin, antolatutako seigarren Arrasate Blues jaialdiak emandakoei buruzko solasaldia egin dute Arrasate Irratian gaur, astehelena.
Uribarri Ganboak asko eman dio Josemari Velez de Mendizabali, baina hark bere uztatik asko eman dio herriari; hori horrela, bihar, zapatua, Uribarri Ganboako Seme Kuttun izendapena jasoko du. Arrasate Irratiko Zaku bete kontu saiora gonbidatu dute gaur, egubakoitza, urtegian eta haren bueltan egiten dituen gustuko jarduerak kontatu ditu.
Eguneko albisteen eta gaien kontaketa; AED elkartearen Arrasate Literatura Lehiaketako mikroipuinak; Josemari Velez de Mendizabalekin elkarrizketa bihar, zapatua, Uribarri Ganboan jasoko duen izendapena aitzakia hartuta; Joxe Landaren eguraldi iragarpena, agenda-hitzordu proposamenak eta kontu gehiago FMko 107.7ko gaurko, egubakoitza, Zaku bete kontu saioan entzungai.
Eguneko albisteen eta gaien kontaketa; AED elkartearen Arrasate Literatura Lehiaketako mikroipuina; Eneko barberenak gidatutako Fukuyama podcast-aren seigarren atala; Joxe Landaren eguraldi iragarpena, agenda-hitzordu proposamenak eta kontu gehiago FMko 107.7ko gaurko, eguena, Zaku bete kontu saioan entzungai.
Hileko hirugarren zapaturo moduan, bertako eta garaiko produktuen azoka egingo dute uztailaren 20an Seber Altube plazan. Erosketa poltsa betetzeko lain jakiez gainera, Emakume Txokoarekin elkarlanean, emakume artisauen askotariko lanak ere eskuragarri izango dira. Erosketak harago, Ekoudalatx mintegiak gidatuta, eguzkitarako krema egiten ikasteko tailerra ere izango da.
Eguneko albisteen eta gaien kontaketa; AED elkartearen Arrasate Literatura Lehiaketako mikroipuinak; Idoia Torregarairen eta ONEKA emakume adindu pentsiodunen elkarteko kide Nekane Berriotxoa Segurolaren arteko solasaldia Elkarrizkettap podcastean; Joxe Landaren eguraldi iragarpena, agenda-hitzordu proposamenak eta kontu gehiago FMko 107.7ko gaurko, eguaztena, Zaku bete kontu saioan entzungai.
Kartelaren maila handia mantentzea ez da erraza izan, baina antolatzaileak "pozik" daude eskaintzarekin eta parte hartuko duten musikariak "oso eskertuta". Eguenean hasi eta domekara bitartean Arrasateko kaleetan izango den jaialdiari buruzko solasaldira gonbidatu dituzte Arrasate Blues jaialdiko zuzendari Jon Apraiz; Zerendepya taldeko bateria-jole Iban Peñakoba eta Arima Soul taldeko perkusio-jole Jokin Vitoria.
Eguneko albisteen eta gaien kontaketa; AED elkartearen Arrasate Literatura Lehiaketako mikroipuinen podcast-a; eguenean hasiko den Arrasate Blues jaialdiari buruzko tertulia; Joxe Landaren eguraldi iragarpena, agenda-hitzordu proposamenak eta kontu gehiago FMko 107.7ko gaurko, martitzena, Zaku bete kontu saioan entzungai.
Eguneko albisteen eta gaien kontaketa; asteburuko ekitaldien gainbegiratua; zapatuan Seber Altube plazan egingo duten azoka bikoitzari buruzko solasaldia Nerea Lazpiurrekin eta Esther Lizarralderekin; AED elkartearen Arrasate Literatura Lehiaketako mikroipuinen podcast-a; Joxe Landaren eguraldi iragarpena, agenda-hitzordu proposamenak eta kontu gehiago FMko 107.7ko gaurko, astelehena, Zaku bete kontu saioan entzungai.
Bergarako Udalak Gaztelupeko Hotsak-en laguntzarekin antolatutako Berumuga musika zikloa abian da. 24.aldia du aurtengoak eta gaur, egubakoitza, eskainiko dute bigarren emanaldia.
Eguneko albisteen eta gaien kontaketa; Txatxilipurdi elkarteko Kosta ala kosta udalekuetara bisita; uztaileko egubakoitzetan Bergarako Espoloian egiten duten Berumuga musika zikloari buruzko elkarrizketa antolatzaile taldeko Ubane Uzinekin; Joxe Landaren eguraldi iragarpena, agenda-hitzordu proposamenak eta kontu gehiago FMko 107.7ko gaurko, egubakoitza, Zaku bete kontu saioan entzungai.
Eguneko albisteen eta gaien kontaketa; Iñigo Barrena lankideak Arrasateko alkate Maider Morrasi eta Debagoienako EH Bilduren Herrigintzako kide Igor Tomeri egindako elkarrizketa Debagoieneko EH Bilduk eskualderako landu duen proiektu estrategikoaren gainean; Joxe Landaren eguraldi iragarpena, agenda-hitzordu proposamenak eta kontu gehiago FMko 107.7ko gaurko, eguena, Zaku bete kontu saioan entzungai.