Azokako antolatzaile taldeko kide Nerea Lazpiur eta Esther Lizaralde gonbidatu dituzte asteon Arrasate Irratiko Zaku bete kontu saiora.
Hileko hirugarren zapaturo moduan, bertako eta garaiko produktuen azoka egingo dute uztailaren 20an Seber Altube plazan. Erosketa poltsa betetzeko lain jakiez gainera, Emakume Txokoarekin elkarlanean, emakume artisauen askotariko lanak ere eskuragarri izango dira. Erosketak harago, Ekoudalatx mintegiak gidatuta, eguzkitarako krema egiten ikasteko tailerra ere izango da.
Azokako antolatzaile taldeko kide Nerea Lazpiur eta Esther Lizaralde gonbidatu dituzte asteon Arrasate Irratiko Zaku bete kontu saiora.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.