Izena emateko epea dagoeneko zabaldu dute eta formulategi bat bete behar da horretako; edozein zalantza izanez gero UDAko kideek emango dituzte argibideak uda.kudeatzailea@gmail.com helbidera idatzita edo 659 79 44 65 telefono zenbakira deituta. Izena emateko azken eguna maiatzaren 31 da.
Campusaren ordutegia izango da astelehen, martitzen eta eguenetan 09:30etik 16:30era, eta eguazten eta egubakoitzetan 09:30etik 13:30era; bazkaria ere emango diete. Futbola izango da ardatza eta horren bueltako lanketa egingo dute hainbat balio oinarri hartuta eta beste jolas eta jarduera batzuk ahaztu barik.