Guztira 74 bertsolarik eman dute izena sailkapen faseetarako, eta, horietatik bederatzi debagoiendarrak dira. Gainera, Eskoriatzaz gain, Oñatik, Elgetak eta Antzuolak ere hartuko dituzte sailkapen faseetako emanaldiak.
Aurten, gainera, 50 urte betetzen dira Gipuzkoako lehen bertso eskola sortu zenetik Eskoriatzako Almen ikastetxean, eta, horren ondorioz, bertso eskolei omenaldia egingo diete txapelketan.