Goiza "lasai" hasi zuten arren, eguna aurrera joan ahala jendea AGAKOren urteurrena ospatzera animatu zen. "Arratsaldeko elektrotxaranga oso jendetsua izan zen, jende asko animatu zen poteo girotuan", dio AGAKOk.
12:00etan ekin zioten ospakizunari, Udalatx dokumentalaren emanaldia eta solasaldiarekin. Gero, AGAKOko kideek bazkaria egin zuten, eta ondoren hasi ziren musika ekitaldiak. 20:00etan Xaukena elektrotxaranga Arrasateko kaleak animatzen ibili zen, eta herritar asko animatu ziren poteo girotura. Gaztetxean bertan amaitu zuen elektrotxarangak emanaldia, ateen irekierarekin batera.
Ospakizunarekin amaitzeko doako hiru kontzertu eskaini zituzten gaztetxean: No somos cicatriz; Chuleria, joder!; eta Kaparrak taldeak. "Gau osoan zehar beterik izan genuen gaztetxea, eta giro ederra izan genuen".