Bost urte igaro dira bere bakarkako ibilbideari ekin zionetik Sergio Ruiz Sertx musikariak. Bi disko kaleratu ditu orduz geroztik, Leihotik Mundura (2021) eta Enarak itzuli dira (2019), eta hirugarren batekin dator oraingoan. "Eraso! musika taldeak tarteka utzi dion momentuetan idatzitako kantuak... mina darien kantuak, baina oraingoan aldaketekin", adierazi du musikariak. Haren arabera, "biluztea ez zen aukera bat kantu berrientzat, alderantzizkoa" baizik, esate baterako, "folk iluna" eraiki du kantu batzuetan Josu Moreno ekoizlearekin batera. Beste kantu batzuetan, berriz, Eñaut Gaztañaga ekoizlearekin aritu da lanean.
Bihotza negar da bere lan luzearen lehen pilula, eta jakinarazi du udazkenerako espero duela disko berria. Bideoklipari dagokionez, Iban del Campo zinemagileak zuzendutakoa da.