Eduardo Alsasuren pintura gaur egungo errealismo piktorikoaren barruan kokatzen da, eta egilearen gertuko errealitatearekin lotuta dago. Izan ere, eguneroko egoera, leku, objektu eta abarretan aurkitzen du inspirazioa. Bere koadroek espazioen, pertsonaien, giroen eta abarren aurrean jartzen gaituzte, eta guztiok horiek bizi izan ditugun sentsazioa ematen digute.