Telebista

ELKARRIZKETTAP

Euskal Herriko diziplina anitzeko protagonistak elkarrizketa formatuan ezagutzeko saioa. Gainera elkarrizketa formatua osatuago dator; musikarien kasuan, zuzeneko emanaldi txiki bat egongo da, eta baita galdera motz eta zuzenez osatutako 'Deabruaren galderak' tartea ere.
Egilea: Ttap
7 atal ikusteko
Mireia Delgado: "Zerbait banaiz, irakurketa-bitartekaria naiz"
2026/10/28

Mireia Delgado Expositok pedagogia eta antropologia ditu oinarri literaturaren eta ahozko narrazioaren unibertsoan mugitzeko. Elkarrizketan zehar, ipuinak kontatzeko modua, publikoarekin sortzen den lotura bizia, ikuspegi feminista autentikoaren beharra eta teknologia berrien eta literaturaren arteko bizikidetzaz hitz egin du, besteak beste.

28 min
Aritz Galarraga: "Euskal abertzaletasunaren parte handi bat oso kontu maskulinoa izan da"
2026/10/21

Generoa ezaugarri kulturalen multzo bat da, jokabide eta identitate patroiei buruzkoa, zeinetan oinarritzen den gizonen eta emakumeen arteko bereizketa soziala. Generoa ez da ez finkoa ez berezkoa, eraikuntza soziokultural bat baizik, denboran zehar aldatuz joan dena eta aldatu egin daitekeena. 

41 min
Garbiñe Ubeda: "Ezker patologikoa naiz"
2026/10/14

Garbiñe Ubeda Goikoetxea (Ibarra, 1967) kazetaria, marrazkilaria eta idazlea da. Berarekin hitz egin dugu literaturaz, kazetaritzaz eta marrazketaz, besteak beste.

25 min
Ainhoa Vitoria: "Batzuetan, musikatik aldendu eta denbora behar izaten dut berriz musikaz maitemintzeko"
2026/10/07

Arrasaten 1987an jaiotako kazetaria Euskal Herriko irratigintzako ahots ezagunenetakoa da. Gaztea irratian egin du bere bidea, azken urteetan. Irratiaz harago, podcastgintzan, telebistan eta antzerkian ere ikusi eta entzun ahal izan dugu. 

27 min
Nerea Balda: "Zaintzaileei ahotsa ematea haiei ikusgarritasuna ematea da"
2026/09/30

Zure arnasa zaintzeko nobela esku artean duela elkarrizketatu du Ttap aldizkariak Nerea Balda San Juan (Irurtzun, 1975). Zaintzaren hari mutur desberdinak landu ditu zaintzaileari ahotsa emanez, zaintzak behar dituen pertsonak ere erdigunean jarrita eta nerabezaroaren aldaketei eta mugei adi egonda.

31 min
Iñaki Gonzalez Abadia: "Futbolean entrenatzaile modura, beti epe luzera lan egiten dut"
2026/09/23

Iñaki Gonzalezek zazpi urte daramatza, Qatarren, futbol entrenatzaile modura lanean. Beldurtuta joan zen, baina pozik dago, aberastu egin baitu herrialde arabiarrak. Muturreko beroari eta talka kulturalari aurre eginez, futbol selekziorako jokalariak prestatzen egiten du lan. Aitortu digu azken urte hau gogorrena izan dela, Iraneko gerrak sortu zuen tentsioagatik. Baina, momentuz, ez du etxera bueltatzeko asmorik. 

26 min
Kimetz Etxabe: "Telebistan ikusten dituzun aktoreak aurrez aurre izatea izugarria da"
2026/09/16

Zumaian jaiotako aktore gaztea Go!azen telesailean egin zen ezaguna, eta, ordutik, lan eta lan ari da. Ikus-entzunekoan ez ezik, antzerkian ere indartsu ari da azken urteetan. Esnearen kolorekoa edo 52 ertz dira taularatu dituen lanetako batzuk. 

29 min
0 atal ikusteko