Uztailaren 18tik 21era egingo da Arrasate Blues jaialdiaren seigarren aldia

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko api. 23a, 16:02

2022ko Arrasate Blues jaialdia, artxiboko irudi batean.

Arimazubi eta Musakola inguruetara ere zabalduko dute jaialdia antolatzaileek, eta batik bat emakumeen bluesari eman nahi diote garrantzia.

Uztailaren 18tik 21era egingo da Arrasate Blues jaialdiaren seigarren edizioa, Ibai Artek antolatuta, Udalaren laguntzarekin, "herriko kaleak musikarik onenaren agertoki" bilaka daitezen. Berrikuntzatzat, gainera, antolatzaileek adierazi dutenez, jaialdia erdigunetik harago zabaltzea dute xede, eta, hala, Arimazubi eta Musakola inguruetara iritsiko da lehenengo aldiz.

Hamalau emanaldi egiteko hamar agertoki izango ditu jaialdiak, eta emakumezkoek eginiko musikari eman nahi diote garrantzia antolatzaileek; diotenez, "bluesak andreen ahotsa" du, baina gero eta gutxiago dira: "Hori dela eta, indarra hartzen ari den emakumeen talentuaren aldeko apustuari jarraituz, Arrasate Bluesek berriro hautsi ditu moldeak, eta seigarren edizio honetan 11 emakume igaroko dira Arrasateko agertokietara". Hain justu, horien artean dago, esaterako, soilik andrez osatutako Vulcanizadas musika taldea; baita Finlandian jaio eta hazia den Ina Forsman ere.

Bertako bluesa

Jaialdiak "bertakoaren aldeko apustua" egiten duela azaldu dute antolatzaileek, eta uztailaren 19an, egubakoitza, beraz, bertako musikariak arituko direla oholtza gainean arratsaldetik aurrera: Zerendepya, The Allnighters eta Arima Soul.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak