Bi urte eta erdiz Lyonen (Frantzia) modu artisauan berritu ostean, 1889ko Stoltz Freres organoa apirilaren 12an heldu zen San Pedro parrokiara. Ordutik, buru-belarri aritu dira lanean Michel Jurine enpresako langileak muntaketa lanetan, eta gertu dago; ekainaren 29an, San Pedro eguna, kontzertu berezia emango dute. Gaur, bisita egin dute, lanei jarraipena egiteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.