Bergaran da San Pedro elizako organoa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko api. 12a, 11:27

1889ko Stoltz Freres organoa bi urte eta erdiz egon da Frantzian, Aitor Olea Bergarako organo joleak adierazi duenez. Hain justu, Michel Jurine SARL Manufacture d'orgues enpresan zaharberritu dute.

Bederatzi lagunek ekarri dute organoa Frantziatik gaur bertan, eta Oleak nabarmendu du "esperientziadun langileak" direla. Hiru astetan konpontzeko asmoa dute, eta goiz eta arratsaldez egingo dute lan, domeketan izan ezik. Lan "potoloa" da, 2.343 tutuz osatuta dagoen pieza baliotsua baita Stoltz Freres organoa. Muntatu ondoren, berriz, afinatu egin behar da, eta, beraz, ez dakite noizko egongo den prest; alabaina, espero dute San Pedro egunerako, ekainaren 29rako, erabilgarri egotea eta zerbait berezia egin ahal izatea.

Ez da zaharberritze lan bakarra izan, ordea, Artez estudioko langileak ere buru-belarri aritu baitira organoaren kutxa eta hango figurak garbitzeko lanetan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak