Khea Ziater konpainiako zuzendariari, Alex Gerediagari, elkarrizketa egin dio Aitziber Aranburuzabala kazetariak Arrasate Irratiko Zaku bete kontu saioan, eta hauxe esan du: "Bost pertsonaia dira obra egingo dutenak, kafe-taberna batean kokatuta, eta maitasunari buruz hitz egingo dugu; maitasuna da zoriontasunera bidean beharrezkoa den zerbait. Min handia sortzen duen maitasun gaztea agertuko da, egunero borroka eskatzen duen maitasuna… Hori horrela, looser profila duten protagonistak ikusiko ditugu, nahiz eta, bihotz handia dutenez, gero guztiak maitatuko dituzten ikus-entzuleek".