Agus Barandiaran trikitilariak sortutako taldeak hogei kolaboratzailerekin egindako hogei abesti jaso ditu azken lanean; horien artean lagun izan dituzte Luar Na Lubre (Galizia), ETS taldeko Iñigo, Gatibuko Alex Sardui, Gozategi, Phil Cunningham (Eskozia) eta Michael McGoldrick (UK).
Trikiti doinuak oinarri dituen kontzertua izango da, baina doinu tradizionalei ukitu modernoa emango die Korrontzik, ohi legez, eta horretarako beste instrumentu batzuen laguntza izango du mandolina, baxu elektriko, kontrabaxu eta perkusioa, esaterako.
Sarrera da 5 euro eta online ere eros daiteke.