Triki-popa fenomeno musikal propio, masibo eta garrantzitsua izan zen Euskal Herrian. Esan Ozenki-ko talde loraldiarekin batera, Negu Gorriak, Su ta Gar, Kashbad edota Joxe Ripiau zeuden hor esate baterako, rockero zaharren -Barricada, La Polla Records- irautearekin batera lehertu zen emakumezko musikari gazteen loraldia.
Maixa Lizarribar Saizar altzotarra gonbidatu du oraingoan Eneko Barberenak. Triki-pop moduan ezagutu zen fenomeno arrakastatsuaren protagonistetako bat da Lizarribar. Musikari oparoa, Ixiar Orexarekin batera 1000 kontzertutik gora jotakoa, Amak taldean ari da gaur egun eta ogibidea ere musikari lotua du, trikitixa irakaslea baita Altzon, Gasteizen eta Arrasaten.
Musikaria gainera, Naiz irratiko esatari Iker Gurrutxaga ere gonbidatu du Barberenak, triki-popak utzi duen galderari erantzuteko eskatuta.