Irratia

FUKUYAMA

-- Asier Sarasua --
4 atal entzuteko
90eko hamarkadako irratia berbagai
2025/01/30

90eko hamarkadako irratsaioei eta irrati-esatariei buruzko kontaketarekin abiatu dute ordubete inguruko solasaldia; Arrasate Irratiko hastapenak gogora ekarri dituzte ondoren; eta gaur egungo irratigintzari begiratuta borobildu dute hamargarren Fukuyama saioa.

Kirola 90eko hamarkadan; gaur eguneko egoeraren hazia
2024/12/19

90eko hamarkadan baziren kirolari profesionalak, baina gaur eguneko kopuruarekin alderatuz, ez ziren horrenbeste kirola ogibide zutenak. Kirol instalazioak ere baziren herri guztietan, baina ez gaur egun besteko zainduak eta ugariak, eta antzekotasun gutxi kirol arropa teknikoari dagokionez.

90eko hamarkadako telebista
2024/11/21

Bi eta bat, Jaun ta jabe eta Goenkale telesail arrakastatsuak sortu zituen EITBk 90eko hamarkadan eta oso harrera ona izan zuten nazioartean ekoiztutako Expediente X, Twin Peaks, The Sopranos izenekoek ere. Tokiko komunikabideen hastapenen garaia ere izan zen 90eko hamarkada, Arrasate Telebista –ATB– jaio zela gogoan hartuta.

90eko hamarkadako musika eztanda
2024/10/31

Eskualdearen ikur den punk-rock estiloaz harago askotariko musika proiektuen eskaintza zabala zegoen 90eko hamarkadan Debagoienean. Ohi moduan atzera begira jarri da Eneko Barberena garai bateko musika doinuak berbagi hartuta; Iker Barandiaran Arrasateko musikazalea eta aditua izan du zazpigarren Fukuyama podcastean bidelagun.

.2..