Poesian ohikoak ez diren frutei protagonismo handia eman die, alferrikako lore jokorik gabeko ahots poetiko bizi baten bitartez. Usainak eta zaporeak dantzan jarri ditu, liburu arrunt sentsorial eta kitzikagarria osatu du, filosofiari eta kultur klasikoari tartea eginda. Eta hori guztia eginez disfrutatu egin duela dio. Liburuaren paisaia, batez ere, landa eremukoa da, haren jaioterri aldekoa. Halere, poema batean ederki atxiki du Iruñearen arima: "Iluntzean hiria gaztaintzen zen".