"Ekainean musika estudiora sartuko gara diskoa grabatzera, eta horren aurretik zuzeneko zenbait emanaldi egingo ditugu. Kontzertuari dagokionez, berriz, hamar kantu propio eta bi bertsio eskainiko ditugu, baita Linbött-i buruzko pasarteren bat kontatu ere, akaso… Gogotsu gaude urte osoan egindako lana jendaurrean aurkezteko".