Honako zortzi bertsolari hauek hartuko dute parte gaur Eskoriatzako saioan:
- Joar Garate Rueda. Zumaia, 2003.
- Libe Goenaga Arrieta. Getaria, 1999.
- Peru Aiartza Cajaraville. Donostia, 1996.
- Jon Mata Etxaniz. Antzuola, 1998.
- Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga. Donostia, 1997.
- Emaitz Murua Arzallus. Errenteria, 1998.
- Asier Ibarguren Amondarain. Donostia, 1999.
- Antton Fernandez Lasa. Urretxu, 1982.
Gai-jartzaile lanetan, ostera, Iker Iriarte Iribar ariko da.
Eskoriatzako estreinako saio honetarako sarrera guztiak agortuta daude.
Bihar beste saio bi
Bihar, barikua, beste saio bi jokatuko dira: Zestoan eta Gabirian. Zestoan, beste bertsolari debagoiendar bi ariko dira: Haizea Arana Cardenal eta Oihana Arana Cardenal ahizpa eskoriatzarrak. Gabirian, berriz, hiru bertsolari debagoiendar: Aitor Tatiegi Loidi eta Maider Arregi Markuleta oñatiarrak, eta Urko Egaña Calderon Oñatin bizi den azpeitiarra.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako udaberriko lehen fase honetan Debagoieneko zortzi bertsolarik hartuko dute parte. Honako hauek: Jon Mata, Haizea Arana, Oihana Arana, Aitor Tatiegi, Maider Arregi, Urko Arregi, Urko Egaña, Martin Berrizbeitia eta Ane Zuazubiskar.