Umeendako jolasak eta koadrilen arteko pikea jaietako azken egunean

  Kultura  Aramaio

Umeendako jolasak eta koadrilen arteko pikea jaietako azken egunean

Jaietako azken egunera heldu dira Aramaion. Asteburu mamitsuaren ostean, astelehena ere bero dator: umeendako jolasak, koadrilen arteko pikea eta Herri afaria, besteak beste, gaur.

San Martzial jaiak Bergaran 2012

  Kultura  Bergara

-

»» Ikusi argazki guztiak (73)

Arrasateko 'rocieroek' aurten ere sekulakoa egin dute

  Kultura  Arrasate

Arrasateko 'rocieroek' aurten ere sekulakoa egin dute

Arrasatekoa "Errozio autentikoa" dela dio pozarren Rafael Gomezek, Al Andaluseko presidenteak, "bakarra baita Euskal Herrian zelai baten, guztiak elkarrekin dantzan" egiten dena, Andaluzian egiten den moduan. Esan daiteke dagoeneko Al Andalusekoek egiten dutena erreferente dela inguru guztian, hartu duen neurriarengatik bai – atzo hogei bat autobus etorri ziren –, eta baita festa eta giroa, goizean goiz hasi eta iluntzera arte luzatzen delako, geratu barik. Aurten ere festa sekulakoa izan da: jendetza – 20 autobusek eta autork Erskiko aparkalekua lepo bete dute – eta dantzarako gogo biziz – Arruenako oholtza beteta egon da arratsalde osoan –..

Arrasateko Errozioa 2012

  Kultura  Arrasate

.

»» Ikusi argazki guztiak (31)

Itarte familiari buruzko erakusketa inauguratu dute Ibarraundin

  Kultura  Eskoriatza GAURKOAK None

Itarte Eskoriatzan bizi izan den familia aberatsa da eta horien istorioak irakurri eta familia horren zenbait altzari ikusi ahal izango dira, besteak beste, gaur 17:00ean Ibarraundi museoan zabalduko duten erakusketan. Bide batez, Zaharren Egoitzako Patronatuak egoitzan plaka jarriko du etengabe jaso duen laguntza eskertzeko.

Ferixa Nagusia, 2012

  Kultura  Elgeta

.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Suzko zezena, Elgeta 2012

  Kultura  Elgeta

.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Elgetako paella jana, 2012

  Kultura  Elgeta

.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Elgetako asto karrera, 2012

  Kultura  Elgeta

.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Big Band-ak kontzertu arrakastatsua eman zuen Monterronen

  Kultura  Arrasate

Big Band-ak kontzertu arrakastatsua eman zuen Monterronen

Arrasate Musikal Big Band taldekoek egubakoitz gauean Monterronen eskaini zuten ikasturte amaierako kontzertua. Hasiera Sorta the blues abestiarekin eman zioten, eta hortik aurrera, funky, jazz, blues eta latin doinuen dozena bat abesti inguru jo zituzten. Ordu eta laurden inguruko emanaldia motz gelditu zitzaien taula gainean zeuden 23 musikariei eta baita Monterronera emanaldiaz gozatzera joandako herritarrei ere.

Lisabö Aramaion: piztia ezin askatu txosnetan

  Kultura  Aramaio

Lisabö Aramaion: piztia ezin askatu txosnetan

Garezurra kraskatu eta zirrara barruraino sartzeko ariete astuna dauka Lisabök. Erasoaldi zein  atsedenaldi luzeak tarteko, hamar urte daroate Irungoek taldearekin (aldaketak aldaketa); euren pausura, baina setaz. Harresia behin txikituta, zaila izaten da boskoteak zuzenean zein diskoan askatzen duen piztiak ez azpiratzea. 

Harrera bikaina izan zuen Orfeoiak eskainitako zartzuela kontzertuak

  Kultura  Bergara

Harrera bikaina izan zuen Orfeoiak eskainitako zartzuela kontzertuak

Kontzertu pedagogikoa eskaini zuen atzo, egubakoitza, Bergarako Orfeoiak Zabalotegin. Aretoa ikus-entzulez bete egin zen eta gustura ikusi zuten ordu t´erdi inguruko ikuskizuna. Orfeoikoek lau zartzuela aukeratu zituzten kontzerturako: El Caserio, Marina, Gigantes y Cabezudos eta Gran Via. Abesbatzakoek lau zartzuela horien abestiak eskaini zituzten. Zartzuela bakoitzeko abestiak kantatzen hasi aurretik baina, bideo bat proiektatazen zuten zartzuela horren nondik norakoak kontatzeko eta horrela ikus-entzulea garai hartan kokatu eta gozatzeko.

Mikel Beretxinaga garaile asto karreran, seigarren urtez

  Kultura  Elgeta

Mikel Beretxinaga garaile asto karreran, seigarren urtez

Jende ugari izan da aurtengo asto karrera ikusten. Herritarrak gogoz zeuden urteroko lasterketa ikusteko eta hiru lehiakide izan dira parte hartzera animatu direnak. Lasterketa, baina, hasi besterik ez denean egin bi asto ezin dominatu ibili dira, euren baserrirako bidea hartu dute eta partaide bakarra geratu da jokoan. Mikel Beretxinaga izan da, beraz, aurtengo irabazlea, seigarren urtez.