Arkeologiari buruzko hitzaldia emango du Alvaro Arrizabalagak egubakoitzean Bergaran

Olaia Milikua mai 06 Bergara

Arkeologia: iraganaren zientzia forentsea hitzaldi-sorta antolatu du Lanbroa Kultur Elkarteak. Lehenengo hitzaldia, Gipuzkoa Goi-Paleolitoko pasaleku, datorren egubakoitzean, maiatzaren 8an, izango da Bergarako Irizar jauregian 19:00etan. Alvaro Arrizabalaga oñatiarrak emango du. Hitzaldi ostean, hizlariarekin afaltzeko aukera egongo da Umore-Ona elkartean. Afarira joan nahi duenak aurrez izena eman beharko du. 

Herrietako landa-lurrak digitalizatzen ari dira, zehaztuta geldi daitezen
Puntua aldizkariko nabarmenduak

Oihana Elorza Gorostiza mai 05 Elgeta   Oñati

Katastroan daude jasota lur-jabeen terrenoak non dauden, ze tamaina duten eta norenak diren. Arbasoengandik jasotako ezagutza gero eta gutxiagok dute, eta informazioa gaurkotu, zehaztu eta gorde gura da proiektu horrekin, koordenada zehatzak jasoz. Katastroa eguneratzen ere lagunduko du.

Errementari plaza, Oñati
Oñati, Oñati
Oñati, Oñati
Antzuola Aramaio Aretxabaleta Arrasate Bergara Elgeta Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati