Guztira 20 zuhaitz kenduko dituztem eta aurreratu dute 12-13 zuhaitz berri landatuko dituztela "ingurunean hobeto egokituko den espezie batekin"; hain zuzen ere Photinia fraseri motako zuhaitzak izango dira landatuko dituztenak. Azaldu duetenez, tamaina txikiagokoa eta hosto iraunkorrak dituen zuhaitza da, eta horrenbestez, "inguruko bizilagunei erosotasuna eta segurtasuna bermatuko die. Horren gain, ez dute altuera handia hartuko eta etxebizitzetako leihoei ez diete inongo trabarik egingo".
Gainera, Bergarako Udalak bergararren parte-hartzea sustatzeko bidea zabaldu du, eta interesa duenak bere iritzia eta ekarpenak bidali ditzake lorezaintza@bergara.eus helbidera.